San Joan bezperako ekintzak bertan behera
2026/06/23-ean

San Joan bezperako ekintzak bertan behera

Eguraldi iragarpena oinarri hartuta eta Eusko Jaurlaritzak bidalitako irizpideak kontuan hartuz, Irrintzi Alai Dantza Taldeak, Elekun abesbatzak eta Udalak erabaki bateratu bat hartu dute.

Dantzari txiki eguna ospatuko da gaur
2026/05/31-ean

Dantzari txiki eguna ospatuko da gaur

Eguerdiko 12:00etan hasiko da kalejira herrian zehar, eta bertan, Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets-Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi-Alai dantza taldeek hartuko dute parte.

Kantu emanaldia ostiralean
2026/05/27-ean

Kantu emanaldia ostiralean

Ostiral honetan, Legorretako Elekun eta Ordiziako Oroith Txiki abesbatzek kantu emanaldia eskeiniko dute Herri Antzokian. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia.

Bizikleta parkearen mantenu lanak
2026/05/25-ean

Bizikleta parkearen mantenu lanak

Gaurtik aurrera mantenu lanak egingo dira bizikleta parkean. Lan hauek datorren astean amaitzea aurreikusten da eta bukatu bitartean bizikleta parkea itxita egongo da.

"Geuretik Sortuak" egitasmoko uztaren erakusketa
2026/05/22-ean

"Geuretik Sortuak" egitasmoko uztaren erakusketa

Maiatzaren 22tik 29ra bitarte "Geuretik Sortuak" egitasmoaren erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da udaletxean. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta. Erakusketa honetan, zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak bildu dira.

📚 Liburuen zozketa
2026/05/05-ean

📚 Liburuen zozketa

Hauek dira Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira egindako zozketaren saridunak:

Talo festa egingo da gaur arratsaldean
2026/03/14-ean

Talo festa egingo da gaur arratsaldean

18:30ean emango zaio hasiera urtero egin ohi den talo festari. Ugarotarrak guraso elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia frontoian izango da. Animatu eta gozatu!