Maiatzaren 22tik 29ra bitarte "Geuretik Sortuak" egitasmoaren erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da udaletxean. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta. Erakusketa honetan, zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak bildu dira.
"Geuretik Sortuak" egitasmoko uztaren erakusketa
2026/05/22-ean idatzita

