Haur eta familientzako irakurketa klubean izena emateko epea, ostiral honetaraino zabaldu da.
Saioak euskara hutsean izango dira; beraz, garrantzitsua da haurrarekin datorren
helduak parte hartzeko jarrera aktiboa izatea eta hizkuntza ondo ulertzea.
Saioak ostegunetan egingo dira (urriak 22, azaroak 12 eta abenduak 3) liburutegian:
-3-5 urte bitarteko taldea: 17:00etatik 18:00etara.
-6-8 urte bitarteko taldea: 18:00etatik 19:00etara.
Izena emateko bideak:
- https://labur.eus/irakurleklubak
- Udaletxean (goizez)
- Liburutegian (arratsaldez)

