2026/06/23-ean
San Joan bezperako ekintzak bertan behera
Eguraldi iragarpena oinarri hartuta eta Eusko Jaurlaritzak bidalitako irizpideak kontuan hartuz, Irrintzi Alai Dantza Taldeak, Elekun abesbatzak eta Udalak erabaki bateratu bat hartu dute.
Eguraldi iragarpena oinarri hartuta eta Eusko Jaurlaritzak bidalitako irizpideak kontuan hartuz, Irrintzi Alai Dantza Taldeak, Elekun abesbatzak eta Udalak erabaki bateratu bat hartu dute.
Gogoratu gaur arratsaldean odola emateko aukera izango dela arratsaldeko 16:30etik arratsaldeko 20:30era. Animatu eta eman odola!
Bihar eguerdian egitekoa zen aizkora apustua bertan behera geratu da.
Eguerdiko 12:00etan hasiko da kalejira herrian zehar, eta bertan, Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets-Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi-Alai dantza taldeek hartuko dute parte.
Ostiral honetan, Legorretako Elekun eta Ordiziako Oroith Txiki abesbatzek kantu emanaldia eskeiniko dute Herri Antzokian. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da emanaldia.
Gaurtik aurrera mantenu lanak egingo dira bizikleta parkean. Lan hauek datorren astean amaitzea aurreikusten da eta bukatu bitartean bizikleta parkea itxita egongo da.
Maiatzaren 22tik 29ra bitarte "Geuretik Sortuak" egitasmoaren erakusketa ibiltaria ikusgai egongo da udaletxean. 2025. urtean zehar, Euskal Herri osoaren luze-zabalean 30 lan sortu dira proiektu honen baitan. Hain zuzen ere, zortzi antzezlanek, hamaika ipuinek, zazpi komikik eta lau film laburrek osatzen dute aurtengo edizioak emandako uzta. Erakusketa honetan, zazpi lurraldeetako 46 herritan garatu diren sormen-prozesuak eta bertatik eratorritako lanak bildu dira.
Bihar, 12:30ean hasita, dantza topaketa Legorretan, Lazkaoko Oin arin, Anoetako Anitz eta Legorretako Irrintzi Alai taldeekin.
Hauek dira Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira egindako zozketaren saridunak:
Arratsaldeko 18:00etan, Herri Antzokian. Informazio gehiago hemen.
Udalaren web orriko herritarren ataria ataletik egin beharko da eskaera.
Realaren Kopako finala zuzenean jarraitzeko, udaletxe kanpoko pantailan emango du partida Udalak.
Iban Zunzunegi eta Ion Diaz Legorretarrek zuzendutako "Hurrengo geltokia" dokumentala botako da gaur arratsaldeko 18:30ean Herri Antzokian.
Liburu Baby Kluba, 0 eta 5 urte bitarteko haur eta familientzako irakurketa kluba izango da gaur arratsaldeko 17:00etan, Liburutegian.
Azintzio jaietako Playbackeko entseguak egiteko kultur-etxeko aretoaren erreserba egiteko epea zabaldu da.
18:30ean emango zaio hasiera urtero egin ohi den talo festari. Ugarotarrak guraso elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia frontoian izango da. Animatu eta gozatu!