San Joan bezperako ekintzak bertan behera

2026/06/23-ean idatzita


Eguraldi iragarpena oinarri hartuta eta Eusko Jaurlaritzak bidalitako irizpideak kontuan hartuz, Irrintzi Alai Dantza Taldeak, Elekun abesbatzak eta Udalak erabaki bateratu bat hartu dute.

Denon  segurtasuna bermatze aldera, gaurko aurreikusitako guztia BERTAN BEHERA geldituko da. Honen ordez, su sinboliko bat piztuko da (gainetik saltorik egiteko aukerarik ez da egongo) eta plazan afaltzeko mahaiak hartzeko aukera egongo da (19:00-20:00).

Sardinei dagokionez, bertan erretzerik izango ez dugunez, 19:00etatik 20:00etara DOAN hartzeko aukera egongo da (Tupperrak ekartzea ezinbestekoa izango da).